Irakurle tailerra Barrundiako liburutegian

Erredakzioa 2016ko urtarrilaren 14a

Aldez aurretik irakurritako liburuen inguruan mintzatzeko tailerra antolatu du Barrundiako Udalak.

Ana Arregi Martinezek koordinatuta, hilean behin egingo dute solasaldia. Euskarazko eta gaztelaniazko taldeak egingo dituzte. Urtarrilaren 25ean egingo dute euskarazko hurrengo hitzordua, 17:30ean, Ozetako liburutegian. Irene Nemirovskyren Dantzaldia izango dute solasgai orduan. Joseba Sarrionandiaren Narrazioak edota Uxue Alberdiren Aulki jokoa izango dituzte hurrengoetan.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago