Mendizaleen esperientziak Araian

Anakoz Amenabar 2016ko urt. 14a, 15:37
Argazkia: Urzulo

Mendizaletasuna sustatu nahi du Altzania mendi taldeak jaialdiarekin.

Araiak eta mendizaletasunak bat egin dute, beste urte batez, Altzania mendi taldeak antolatutako mendi jaialdiari esker. Iragan larunbatean izan zuten lehendabiziko emanaldia eta otsailaren 20ra bitartean, larunbatero, eskainiko dute dokumental bat. Hauetan parte hartu duten protagonistetako batzuk ere han izango dira, mendizaleekin solasaldia izateko; 18:00etan izango dira, Andra Mari aretoan.

 

Errusiako Denis Urubko mendizalearen Kanchenjunga dokumentala eskaini zuten joan den larunbatean, eta mendi-eskian  aditua den Fidel Mendiaren lana gerturatuko dute larunbat honetan Araiara; Iruñeko mendizaleak hamaika espedizio egin ditu 1980ko hamarkadatik, tartean Himalayan.

 

Jose Javier Zubikoa Jotas iruindarrak, beste alde batetik, Jimbar. Explorando el avismo etiope dokumentala aurkeztuko du jaialdian; Jinbarren, Afrikako bigarren ur-jauzi garaienean, egindako espedizioa kontatuko du espeleologo nafarrak.

Adolfo Madinabeitia aguraindarrak, bestalde,  Edorta de Anta eta Iosu Vazquezekin batera prestatutako Montes solidarios lana aurkeztuko du otsailaren 13an; Riglosen egindako saio berezia kontatuko dute.

Azkenik, hilaren 20an, Aloña espeleologia taldeak Oñatiko Urzulo kobazuloan barrena grabatutako Urzulo dokumentala eskainiko dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide