IRITZIA

Israel suntsitu! Palestina askatu!

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Losada 2025ko mar. 21a, 19:34

Ehunka lagun atera ziren Gasteizen Israelen genozidioa salatzera. Argazkia: Gedar.eus

Egitekoa premia bizikoa da. Sionistek Palestina osoa kontrolatu nahi dute, eta horretarako, Gazako zerrendan garbiketa etnikoa egiten ari dira. Argi esan zuen Smotrich ministroak: “palestinarrek bi aukera dituzte: alde egitea, ala hiltzea”.

Atzo milaka lagun kalera atera ginen Bilbo, Donostia eta Gasteizen, Israelgo estatuaren kontra eta palestinar erresistentziaren alde. Gaur ere, Euskal Herriko kaleetan presente egongo da herri palestinarrarekiko elkartasuna eta sionismoarekiko gaitzespena. Eta aurrerantzean ere, herri palestinarra zapaldua den bitartean, ezin diogu kaleak hartzeari utzi.

Jarrerak badu inpotentetik: 48 ordutan ia mila palestinar hil ditu israelgo estatu terroristak, eta guk bitartean, manifestazioak egiten ditugu. Ez dezagun kaleak hartzearen garrantzia gutxietsi: munduko beste toki batzuetan ez bezala, gaur egun Euskal Herrian milaka pertsona palestinar erresistentziaren alde kalean oihuka aritu gaitezke, edota Israelen suntsipena aldarrikatzen, ahotsa urratu arte, eta hori ez dugu inolaz ere galdu behar. Baina argi dago ez dela nahikoa: gaur egun elkartasun internazionalista ez da gai palestinarrei babes efektibo bat helarazi eta haien askapena erdiesteko. Presio tresna indartsuagoak antolatzeko beharra agerikoa da. 

Egitekoa premia bizikoa da. Sionistek Palestina osoa kontrolatu nahi dute, eta horretarako, Gazako zerrendan garbiketa etnikoa egiten ari dira. Argi esan zuen Smotrich ministroak: “palestinarrek bi aukera dituzte: alde egitea, ala hiltzea”. Israelen politika genozidak palestinar herriaren sarraskia bilatzen du: bonba jaurtiketa ikaragarri eta etengabea; bizi baldintzen suntsiketa; azpiegituren desegitea; gosetea; ur, janari, botika, argindar eta erregai horniduren etetea…

Bitartean, instituzio internazionalak begira ari dira, ezerezean, eta ez gara harritu behar. Mendebaldeko potentziek Asia mendebaldea kontrolpean nahi dute, eta hortaz, haien bazkide den Israel babestuko dute, materialki, finantzieroki, mediatikoki… Ez dezagun ahaztu Nazio Batuen Erakundea bera izan zela Palestinako partizio plana onartu zuena. Barnera dezagun behingoz instituzio internazionalak kapitalisten mesedetara daudela, haien egitekoa, demokrazia eta justizia zabaltzetik urrun, oligarkien interesak bideratzea dela, eta hortaz, haiengandik palestinarrentzako inolako konponbide posiblerik ez dela etorriko. Palestinarrak askatzeko interes erreala duen bakarra langile klasea da.

Esan bezala, Israelen izate arrazoia mendebaldeko potentziek Asia mendebaldean aliatu fidel bat izatea da, eta hortaz, ez dute baimenduko Israel arriskuan jar dezakeen estatu palestinar bat. Ondorioz, Palestina askatzeko, Israelen desegitea beharrezkoa da, hau da, palestinarrek ez dute aske izaterik Israelgo estatua existitzen den bitartean. Israel suntsitzeko helburuarekin, Euskal Herritik egin dezakeguna estatu sionista bideragarri egiten duten harremanak eteteko borrokatzea da. Izan ere Israelek ezingo luke existitu jasotzen dituen babesik gabe.

Auzia argi dago. Palestinarren askapena Israelen suntsipenetik igaro behar da nahi eta nahi ez, eta horretarako interesa duen bakarra langile klasea da, beste inork ez baitu interesik proiektu sionistaren desegitean. Israeli aurre egin eta presio efektibo bat gauzatzeko, nazioarteko langile antolakuntza boteretsu bat gorpuztea da dugun egitekoa, hori da garatu behar dugun tresna, bestela ezinezkoa izango da gure neba-arreba palestinarrak askatzea. 

Egitekoa handia da, zaila bai, baina ezinbestekoa.

Israel suntsitu! Palestina askatu! 

Xabi Losada.

 

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago