Hiru urte daramatzat ALEAn idazten. Urte hauetan, gauza onak eta txarrak gertatu zaizkit. Batzuetan, nire sentimenduak hitzekin adierazten saiatu naiz eta ondo sentitu naiz. Beste batzuetan, uste dut ez dudala argi idatzi nahi nuena, baina ahaleginarekin konformatu naiz.
Politikan egon nintzenean, sentitu nuen noiz zen uzteko ordua. Sindikatuetan egon nintzenean, baita ere. Lan zaharrean egon nintzenean, baita ere. Eta orain iritsi da ALEA uzteko eguna, lankidetza honetan ziklo bat bete dudala uste dudalako.
Mila esker ALEAn lan egiten duzuen profesional guztiei, emandako aukeragatik, eta eskerrik asko irakurri nauzuen guztioi.
Laster arte.
Txema Tocino.
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.