Iritzia

Laguntasuna

Erabiltzailearen aurpegia Txema Tocino 2025eko irailaren 13a

Argazkia: FREEPIK.

"Solidarioa eta onbera izatea ez da elkartasunaren bandera daraman giza talde bat aurkituz hasten. Guk geuk, inongo elkarterik gabe, gauza handiak egin ahal ditugu"

Gaztea nintzela, nazioarteko kooperantea izan nahi nuen, munduko beste leku batera joan eta ongia egin. Horri buruz asko pentsatu ondoren, hurbilago ere gauza bera egin nezakeela erabaki nuen, eta nire hiriko presoen elkarte batean hasi nintzen boluntario. Jende horrek drogak utzi eta lana aurkitu nahi zuen, bizitza "normal" bat izan ahal izateko. Oro har, bizitza oso gogorra izan zuten, eta haien istorioak kontatzen zizkidatenean, aho zabalik geratzen nintzen. Han aurkitu nuen gertu ere beharrezkoa zela ongia egitea, eta agian nire patua eta nahia hori zen.

Gero, gizarte hezkuntza ikasi nuen, pentsatuz, ikasketa horiekin, solidarioa izan ez ezik, hori nire lana ere izango zela. Baina konturatu nintzen arlo horretan badagoela ongia egin nahi duen jendea, eta baita dirua lehenesten duena ere. Orduan, bizitza markatu zidan ideia bat ulertu nuen: solidarioa eta onbera izatea ez da elkartasunaren bandera daraman giza talde bat aurkituz hasten.

Guk geuk, inongo elkarterik gabe, gauza handiak egin ahal ditugu. Batzuetan, gehiago lagun dezakegu kafe bat hartuz eta gaizki dagoen lagun bati entzunez, beste edozein lekutan baino. Zeren elkartasunaren lehen urratsa ez baitago besteen mende, gure bihotzean baizik. 

Txema Tocino.

 

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago