Duela urte batzuk, ezagun bat Indian izan zen bidaian eta kalean abandonatutako haurtxo bat aurkitu zuen. Pena eman zion, baina toki berean utzi zuen, nahiz eta jakin, ziurrenik, handik gutxira hil egingo zela. Esan zigun pentsatzen zuela ez zegoela bere herrian eta ez zela bere arazoa. Gero, lasai jarraitu zuen bidaia.
Uste dut nik, egoera berean, haurtxoa hartuko nuela eta irtenbide bat bilatzen saiatuko nintzatekeela: Poliziarekin edo elkarteren batekin hitz eginez... Ez dakit. Baina kosta egingo zitzaidan ezer egin gabe alde egitea.
Eta hau da Europa aberatsa pobreziarekin, gosearekin eta bidegabeko gerrekin egiten ari dena: niri eragiten ez badit, ez zait batere inporta. Mugak itxi eta futbola ematen diogu herriari burmuin kritikoen ahotsak ixteko. Eta Israelek Palestina suntsitzen badu, berdin dio. Erosteko ahalmen handiena duten europarrek dirua inbertituko dute Trumpen proiektuan, herrialde hori luxuzko resort bihurtzeko, eta han igaroko dituzte udako oporrak lasai-lasai. Eta testu honen hasierako haurtxoaren antzera, gizon eta emakume "zibilizatuentzat", heriotza ez da existitzen ikusten ez bada.
Guztiok dakigun bezala, zuhaitza ez da erortzen, sentitzen ez bada…
Txema Tocino.
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.