Iritzia

Elebitasuna

Erabiltzailearen aurpegia Txema Tocino 2025eko uztailaren 6a

Argazkia: FREEPIK.

Gaur, 2025ean, euskara hitz egiteko aukera izatea ez da miragarria, lan gogor baten emaitza baizik. Gaztelaniazko hiztunak ez du bere hizkuntzaren desagerpenagatik sufritu beharrik; guk, ordea, gure hizkuntzaren erabilera behin eta berriro justifikatu behar dugu.

Nire ustez, oso bitxia da askok hizkuntza gutxituen kontra egiten duten ahalegina. Gaur beste gazte batekin eztabaidatu dut: kartel bat plazaratu du gaztelaniaz, nik euskaraz egin nahi nuen, eta hark esan dit ezetz, "bere kartelean ez zuela halakorik nahi". Harrituta geratu naiz.

Espainian badira beren espainoltasuna harro agertzen duten pertsonak, gaztelaniatik kanpoko hizkuntzak gutxietsiz. Herri askotan bere estatuko hizkuntza guztiak harrotasunez erabiltzen direnak dira patriota handienak. Baina estatu honetan ez da hau gertatzen.

Hemen arazo asko egon dira gaztelania ez den hizkuntzekin aspalditik. Errepublika garaian hasita, gaztelania ez beste hizkuntza guztiak baztertuta egon dira, eta diktadurapean egoera are okerragoa izan zen.

Gaur, 2025ean, euskara hitz egiteko aukera izatea ez da miragarria; lan gogor baten emaitza baizik. Gaztelaniazko hiztunak ez du bere hizkuntzaren desagerpenagatik sufritu beharrik, guk ordea, gure hizkuntzaren erabilera behin eta berriro justifikatu behar dugu. Baina, lan gogorra izan arren, beti egongo gara batzuk kultura eta identitatearengatik borrokatuko dugunak. 

Eta norbaitek minik badu, norberak hartu.

Txema Tocino.

 

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago