Denok ditugu talentuak eta mugak. Adibidez, ni letra arloan ona naiz: historia, hizkuntzak eta artea beti izan dira nire pasioa. Aldiz, zenbakiekin oso txarto moldatzen naiz. Batxilergoan, gurasoek matematika ikastaro batera eraman ninduten, eta azkenean gainditu nuen, ahalegin handia eta zorte apur bati esker.
Urte asko igaro diren arren, sarritan sentitzen dut atea itxi dudala, eta nahiko nuke arlo horretan gehiago murgildu. Baina azkenean, gizakiak gara: joera dugu gure gaitasunak gutxiesteko eta zailtasunak barneratzen saiatzen gara.
Fisikoki sendoak bagara, muskulu gehiago nahi ditugu; argalak bagara, pisu gehiago irabazi nahiko genuke. Arlo batean nabarmendu arren, beste batean huts egiten dugunean, guztia jorratzeko idealarekin amets egiten dugu. Perfektuak izan nahi dugu. Baina albiste txar bat daukat: perfekzioa ez da behar-beharrezkoa. Denetik dakiten pertsonen ideal horiek… ez dira errealak.
Askoz hobeto moldatuko ginateke gure gaitasunak baloratuz eta geure buruaz maiteminduz. Eta, ondorioz, errealitateak duen presentzia onartuz.
Iradokizun moduan, gomendatzen dizut tristetu edo deprimituta zaudenean, geldiro hartu eta hiru gauza on pentsatzea zurean: egin dituzun ekintza onak, baloreak edo laguntza. Gogoratu ongizate hori norberari eta besteei ekarri diozula. Ziur nago hobeto sentituko zarela.
Guztiok izar bat daramagu, baina batzuetan hodeiek ez dute begiratzen uzten.
Txema Tocino.
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.