iritzia

Barkamena

Erabiltzailearen aurpegia Txema Tocino 2025eko maiatzaren 12a

Argazkia: PIXABAY

Noiz da posible barkatzea? Dena barkatu al daiteke?

Pertsona batek bere buruaz pentsatzen duenean oso erraza da gauza onak ikustea, baina zailagoa da aitortzea guri buruz gutxien gustatzen zaiguna. 

Pertsona ona naizela uste dut, solidarioa, lagun ona, ez dut inbidiarik eta dirua ez zait asko gustatzen,... Baina askotan nire nortasunaren alderik txarrenak dena lainotzen du: norbaitekin eztabaidatzen dudanean, batzuetan barkatzea oso zaila egiten zait.

Noiz da posible barkatzea? Dena barkatu al daiteke? Posible al da beste masaila jartzea masail batean oso gogor kolpatuta zaudenean? Bi pertsonen arteko harremanean, zerbait mingarria barkatu ondoren, lehengo konfiantza berdinarekin egon al zaitezke, ala ez da berriro berdina izango? 

Segur aski, zuetako batzuk artikulu hau irakurtzen ari zarete eta garrantzirik gabeko zerbaitengatik haserretu zineten lagun horretan pentsatzen ari zarete. Edo noizbait lankide batek ergelkeria bat esan zuen eta ez duzu modu berean hitz egiten berarekin. Edo orain ez duzu agurtzen erosketa ekartzean atea eutsi ez dizun bizilaguna. 

Uste dut denok eskuzabalagoak izan behar dugula barkamenarekin. Dena ezin da ahaztu, noski, baina haserrearen pisua egunero eramatea ere ez da ona. Energia gehiegi kentzen du…

Txema Tocino.

 

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago