Iritzia

Ez saldu zure seme-alabak!

Erabiltzailearen aurpegia Txema Tocino 2025ko api. 8a, 08:00

Argazkia: PIXABAY

Gure seme-alaben irudia ez da gurea, beraiena da.

Guztiok dugu intimitatearen eskubidea, baina sare sozialekin guraso batzuek ahaztu egiten dute.

Argazki bat edo bideo bat igotzen dugunean Instagram, Tik-Tok edo halako plataformaren batera, informazio horren kontrola galtzen dugu. Pentsatu dezakegu nahi dugunean ezabatu ahal dugula, baina gai honi buruz dakitenek esaten dute ez dela horrela, eta azken urte honetan gero eta gehiago ari dira esaten.

Gure seme-alaben irudia ez da gurea, beraiena da. Eta guk, beraien beste eskubide batzuk bezala, badaukagu horiek babesteko ardura. Haiek ez dute erabaki bere irudia interneten eskegi nahi dutenik. Haiek ez dute arduragabetasun horren kulpa. 

Nik ez nuke nahi inork nire haurtzaroko argazkiak ikusi ahal izatea. Hori niretzat eta nire familia eta lagun gertukoentzat da. Baina zertarako nahi du hori nire telefono zenbakia edo nire Instagram kontua (edukiko banu) daukan jende guztiak? Hori gertatzen zaio zure haurrari berak erabaki gabe. Jende pila batek ikusten du bere intimitatea bera konturatu gabe. Irudiaren kontrola lapurtu diote txikitatik. Zuri gustatuko litzaizuke lan eske joatea eta elkarrizketan zure nagusiak edukitzea zure argazki bat txikitan futbolean jokatzen, mendian, hondartzan, dantzatzen,... Ba hori gertatu ahal zaio zure haurrari.

Beraz, mesedez, ez jarri salmentan gehien maite duzun jendearen irudia "like" batzuen truke. Ez du merezi.

Txema Tocino.

 

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago