Txikia nintzen eta marrazketa klasean nengoen. Maisuak esan zigun marrazki bat aukeratu behar genuela margotzeko. Hiru aukera zeunden: mago baten maskara bat, kotxe bat eta tximeleta bat. Niri gehien gustatu zitzaidana tximeleta izan zen, eta horrela esan nion maisuari. Baina triste jarri nintzen konturartu nintzenean nire albokoak barre egiten ari zirela ikusi nuenean. Tximeletak neskentzat ziren bakarrik, eta gizona izanda, ezin zitzaizkidan tximeletak gustatu! Baina maisuak tximeleta eman zidan, eta poz-pozik margotu nuen.
Halako epaiketa anker pila jaso ditut bizitzan:
Ez ikasi gizarte hezkuntza. Ez dizu lan onik emango.
Ez joan Gasteiza bizitzera. Hiri aspergarria da.
Ez hitz egin euskaraz. Gastelaniarekin guztiok uler gaitezke.
Ez praktikatu aikidoa. Basbesteko ez du balio.
Ez eduki umerik. Zure askatasuna murriztuko da asko.
Ez sartu politikan. Guztiak lapurrak dira.
Ez defendatu zure lankideak. Babestu zure burua, eta besteak hor konpon.
Ez ikasi katalana. Denbora galtzea da.
Ez eraman zure semea etxera bazkaltzera. Jantokiak arazo asko kenduko dizkizu.
Ez utzi zure lana. Ez duzu ezer hoberik aurkituko.
Guztiok jaso ditugu halako "aholkuak" gure erabakiak baldintzatu nahi dutenen partetik, baina askotan ausartak izan behar gara eta sentitzen duguna egin beharra daukagu. Ez da bide erraza. Batzuetan ondo aukeratuko dugu, eta beste batzutan ez hainbeste, eta eroriko gara. Baina berriz altxatzen ikasiko dugu, eta gure bizitza mamitsuagoa izango da.
Beraz, eskerrik asko jaso eta jasoko ditudan kritikengatik, kontrakoa egiten nire bizitzan sakontzen ari naizelako.
Txema Tocino.
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.