Iritzia

Gasteiz gauez

Erabiltzailearen aurpegia Txema Tocino 2025ko mar. 8a, 09:03

Argazkia: Freepik.

Logela alokatu nuen jabeak esan zidan hau oso hiri lasaia zela. "Inoiz ezer gertatzen ez den hiria".

Gasteiza ailegatu nintzenean, orain dela hogei urte, logela bat alokatu zidan jabeak esan zidan hau oso hiri lasaia zela. "Inoiz ezer gertatzen ez den hiria". Eta horrela zela uste nuen.

Orain, ordea, beste ikuspuntu bat daukat. Konprobatzen ari naiz neska eta mutil nahikotxo ateratzen direla kalera labanarekin. Honi gehitu behar zaio droga haluzinogenoak modan daudela berriro, eta hauekin, errealitatearen pertzepzioa galtzen dute eta errazago sartzen dira gatazketan.

Gainera segurtasun zaindariaren egoera oso txarra da, eta batzuetan lanpostu honetarako kontratatzen dute jendea formazio eskasarekin. Horregatik, bere interbentzioak askotan ez dira egokiak.

Beldurra eta pena sentitzen dut, eta horregatik, egoera laster aldatzea espero dut. Guztion onerako.

Txema Tocino.

 

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago