iritzia

Zoriontasunez nekatuta

Erabiltzailearen aurpegia Txema Tocino 2025ko ots. 13a, 22:33

Argazkia: Freepik.

"Gauza baikorrak bakarrik jartzen dituzte. Beraz, halako tokiak ispilu faltsuak dira, ematen duten irudia benetazkoa ez delako"

Badaukat lagun bat beti primeran dagoela esaten duena. Bere etxea da onena, bizi den hiria politena, bere familia perfektua… Baina egun batean, bere zoriontasunaz potroetaraino nengoenez, esan nion hori ezinezkoa zela. Guztiok dauzkagula arazoak eta ezin zela egunero primeran egon, eta erantzun zidan egia zela baina hobe zuela maskera horrekin atera kalera, besteen epaiketen beldur zegoen eta.

Sare sozialetan gauza bera gertatzen da. Instagramen ateratzen diren guztiak pozik daude. Ez dute mundu honetan sufritzen. Ez daukate hipotekarik, ez arazorik bikotearekin, ez zaie familiarrik  hiltzen,... Gauza baikorrak bakarrik jartzen dituzte. Beraz, halako tokiak ispilu faltsuak dira, ematen duten irudia benetazkoa ez delako. 

Lagun min batek galdetzen badizu zelan zauden, esan egia. Txarto bazaude, agian aholkuren bat emango dizu, edo behintzat, arretarekin entzuten bazaitu, agian hobeto sentituko zara. Eta ez sinistu Mr. Wonderfulen mezu hiperinpostatuetan. Bizitza batzutan polita da. Besteetan, ez hainbeste. Gorabeherak dauzka. Eta nahiz eta aurrerapenak egon, internetek ez digu inoiz benetazko esistentzia erakutsiko. Zorionez…

Txema Tocino.

 

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago