iritzia

Eztabaidak

Erabiltzailearen aurpegia Txema Tocino 2025ko ots. 10a, 07:00

Arg: Txema Tocino.

Gero, nire sofan lasai, gure gaur egungo iparrorratzak zer esan behar zidan begiratu nuen: mugikorrak. 

Herenegun kafe bat hartzen ari nintzen ezagun batzuekin, eta hezkuntzari buruz hitz egiten hasi ziren. Batzuk defendatzen zuten neska eta gizonen burmuinak oso ezberdinak zirela, eta honek eragina zeukala, adibidez, ogibidea aukeratzekoan. Beste batzuek (ni barne) defendatzen genuen guztiz kulturala zela, eta alde biologikoak ez zeukala harremanik erabaki honekin, eta gainera, ez dugula dualismo horretan sinisten.

Gero, nire sofan lasai, gure gaur egungo iparrorratzak zer esan behar zidan begiratu nuen: mugikorrak. Eta lehenengo artikuluek arrazoia ematen zidaten, baina bazeuden beste batzuk guztiz kontrakoa esaten zutena. Nik, whatsapp taldera, nire aldeko argudioak bidali nituen, abisatzen beste batzuk zeundela kontrakoa esaten.

Schopenhauerrek dialektika eristikoa sortu zuen, estrategiak idazten zituen eztabaidatzen zuenean arrazoia edukitzeko. Dialektika mota honen helburua irabaztea zen, eta ez egia deskubritzea.

Gure poltsikoan argudioen zaku bat eramaten dugu beste ezbadaidatzaileari armak bezala botatzeko eta guda amaiezin erabakigarri hori irabazteko, gero lasai lo egiteko.

Egia da, baita ere, orokorrean, jendeak ez duela bere iritzia erraz aldatzen, eta ez duela entzuten besteak bidaltzen duen informazioa objektibitatez, baizik eta haiek esandakoari azkar aurre egiteko.

Baina aitortzen dut horrela kafeak dibertigarriagoak direla…

Txema Tocino.

 

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago