Haurtzaindegitik atera ondoren Lehen Hezkuntzan sartzen zaituzte eta nota onak ateratzea eskatzen dizute. Gero, DBHn, zein batxilergoa egin nahi duzun (edo erdi mailako gradu) aukeratzen joan behar duzu. Gero goi mailako gradua edo karrera. Gero lana bilatu. Gero, hipoteka. Gero, bikotea. Eta seme-alabak… Antsietatea!
Osasun mentalarekin erlazionatutako gaixotasunak areagotzen ari dira. Eta normala da. Bizi garen gizartean burmuinak ez dauka deskantsatzeko unerik. Asko altxatzen direnetik oheratu arte "automatikoarekin" joaten dira, eta ez daukate momenturik arnasa hartzeko. Ez dute oraingoa bizitzen eta disfrutatzen. Beti existitzen ez den etorkizun baten menpe daude.
Horregatik denbora libre gehiago edukitzea aldarrikatu behar da. Uneak eduki behar ditugu paseatzeko, kirola egiteko, familia eta lagunez disfrutatzeko, gustuko ditugun gauzak ikasteko…
Eta orain, agian, esango didazu ez daukazula denborarik zure egunerokoaz aparte zerbait egiteko. Baina, artikulu hau irakurtzen, zure ohitura xurgatzaileez kanpoko zerbait egin duzu. Eta lagun, pausuz pausu egiten da bidea…
Txema Tocino.
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.