Pasa den astean Olarizura joan nintzen buelta bat ematera. Jaietan ikusi nuen eraikin berri batzuk eraikitzen ari direla parkearen alboan. Eta harrituta geratu nintzen. Benetan behar al dugu etxe garesti gehiago Gasteizen? Eraikita daudenekin ez al daukagu nahikorik?
Hiri honetan etxe bat erosi nahi baduzu astakeria bat ordaindu behar duzu. Eta beste aukerak ez dira hobeak: pisu batean alokairuan bizitzeko gutxienez 1.000 euro ordaindu behar dituzu, eta askotan, gastuak aparte.
Hogei urte baino gehiago daramat entzuten etxebizitzaren prezioekin arazo larria dagoela, baina inork ez du ezer egiten. Euskadin eta estatuan kolore guztietako talde politikoak egon dira gobernatzen, eta guztiei bete zaie ahoa promesekin, baina azkenean guztiak antzuak izan dira.
Beste hogei urte pasako dira arazo honi aurre egin gabe? Ba ez dakit, baina hori dirudi…
Txema Tocino.
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.