Fedeari buruz hitz egiten dugunean, orokorrean gure burmuinera bakarrik bi egoera etortzen zaizkigu: katolikoak eta ateoak. Nietzsche eta Tomas Akinokoa. Eta erdian ezer ez.
Egia da, erlijioen arloan, gure hirian gero eta aukera gehiago daude. Musulmanek eta beste kristautasun mota batzuk indarra hartzen ari dira, eta bere leku sakratuak ikus ditzakegu gure inguruan.
Gogoratu behar da, baita ere, Euskal Herriko tradizio animista, Mari jainkoa eta kulturetatik eratorritako pertsonaiak: lamiak, Olentzero, Urtzi,...
Baina balazta honen erdian bagaude fedea dugun batzuk, baina erlijioetan kokatzen ez garenak, halako arauen artean eroso sentitzen ez garelako. Nik meditazioa deskubritu nuen aikidoaren inguruan eta horretan eroso sentitzen naiz. Eta ezagutzen ditut beste halako bizipen ezberdin batzuk.
Baina espiritualtasunen ikuspegi guztiek gauza bat daukate komunean. Batzuk meditazioa deitzen diote. Beste batzuek, otoitza. Aholkua da, azken finean, egunero edukitzea momentu bat guretzat gure eguneroko kontzientzia hartzeko, automata moduan ez bizitzeko.
Eta horretan nago…
Txema Tocino
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.