Kalea argazkiez beteta dago. Eguberriak hasiko dira eta publizitateak jai honen morroiak bihurtu nahi gaitu. Jendea dendetan pilatzen da poz pixkat erosteko.
Telefonoaren deia entzun dut. Ama da. Aita orain dela bi urte baino pixka gutxiago hil zen, eta noski, oraindik faltan sumatzen du. Esaten dit jai hauek oso gogorrak izango direla berarentzat. Eta ezin diot ezetz esan. Maite genuen pertsona bat galdu berri dugunontzat jai hauek mingarriak dira. Afaltzerakoan beti egongo da mahaian beteko ez den leku bat.
Badirudi abenduko Mr. Wonderful honetan ezin garela triste egon. Baina batzuk ez daukagu maskararik, eta ezin dugu disimulatu.
Hausnarketa honen ostean, eta begiak malkoz beterik, telefonoa gorde dut eta denda batean sartu naiz. Nire zoriontasunaren zatitxo bat nahi dut.
Txema Tocino.
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.