Iritzia

Euskararen hesia

Erabiltzailearen aurpegia Txema Tocino 2024ko urr. 21a, 08:00

Argazkia: PIXABAY

Ikasten ari diren lagunak dauzkat. Batzuei gustatzen zaie, beste batzuek sentitzen dute bidesari bat dela oposizio batzuk ateratzeko, baina ez dute gure hizkuntza maite. 

Ikasten ari diren lagunak dauzkat. Batzuei gustatzen zaie, beste batzuek sentitzen dute bidesari bat dela oposizio batzuk ateratzeko, baina ez dute gure hizkuntza maite. Beste aldetik, badago jendea ez duela ikasi nahi inolaz ere.

Kataluniako Nacio Digital egunkarian esaten dute jende askok apuntatu nahi duela katalana ikastera Generalitateak eskaintzen dituen doako klaseetan, baina honek ez daukala gaitasunik hainbeste jenderik onartzeko kurtsoetan, interes handia dagoelako. Eta hau irakurtzean, inbidia sentitzen dut.

Badakit, gaztelania jakinda, katalana euskara baino errazagoa dela, baina badakit ere, euskal herritar askok ez dutela euskara beraiena bezala sentitzen, nahiz eta hemengoa izan. 

Euskal Herrian bi herri ezberdin dauzkagu. Euskal Herria euskalduna eta Euskal Herria erdalduna. Espero dut bi ikuspegi hauen artean sortu den hesia bota ahal izatea.

Txema Tocino.

 

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago