Garraio publikoak erabiltzea oso inportantea da. Gero eta okerrago dago Ama lurra. Laguntza eskatzen digu, eta guk entzun beharra daukagu. Horretarako erraminta asko dauzkagu. Eta horietako bat da kotxea etxean uztea.
Gasteizko errepideetan gero eta kotxe gutxiago izateko aukera ugari dauzkagu: oinez joan, bizikleta, tranbia, autobusa,... Eta azken hauen egoera kezkagarria da.
Goian ikusi ahal duzuen argazkia aste honetan atera zen. Garraio honetako argi bat erortzear dago eta zintarekin konpontzen saiatu dira, hau kendu da eta erortzear dago. Imajinatu nola zegoen aurrekoa!
Autobus gidariak eta erabiltzaileak denbora nahiko daramate kexatzen autobusak oso zaharrak direlako eta txarto zainduta daudelako. Jaisten ez diren arrapalak, mugitzen diren eserlekuak eta ikusten ez dugun gauza asko.
Ezbehar bat gertatu behar da dirua inbertitzeko eta autobusak eguneratzeko? Ezetz espero dugu…
Txema Tocino.
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.