Un gelat, si us plau

Erabiltzailearen aurpegia Txema Tocino 2024ko ira. 18a, 10:15

Agur batekin, eskerrak eman, eta gutxi gehiagorekin sortu ahal dugu konexioa beste herrietako biztanleekin.

Oporretan Catalunyara joan ginen. Izozki dendan nengoen nire semearekin. Dendariak esan zidan:

- Bona tarda.

- Bona tarda. Un gelat de xocolata, si us plau.

- En terrina o en cucurutxo? 

- Konoan nahi dut, mesedez (esan zidan semeak).

- En cucurutxo, si us plau.

Izozkia eman zidan eta txartelarekin ordaindu nahi nuen.

- Amb targeta, si us plau.

- Molt bé!

Eta ordaindu ostean…

- Adéu (ni).

- Que vagi bé (dendaria).

- Agur (nire semea).

Eta arazorik ez.

Erdaldunek esaten dute euskara oso zaila dela. Eta nik ulertzen dut hizkera hau ikasteko denbora eman beharra daukazula. Baina askotan ez da beharrezkoa hizkuntza bat sakontasunean ikastea gertutasuna erakusteko. Agur batekin, eskerrak eman, eta gutxi gehiagorekin sortu ahal dugu konexioa beste herrietako biztanleekin. Eta gure inguruan daukagun kulturarekin gauza bera gerta daiteke.

Beraz, nahiz eta sakontasunean ez jakin, erabili euskara. Zure enpatia hemengo kulturarekin eskertuko da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago