Askok ez dituzte atzerritarrak gertu izan nahi. Argudio ezberdinak daude: ez direla gure kulturara egokitzen, ez dutela gure hizkuntza hitz egiten, ez dutela lan egin nahi, ospitaleko larrialdiak betetzen dituztela,... Denetarik.
Baina gero horietako batzuk futbolzale amorratuak dira. Eta beren taldeetan atzerritarrak eta jatorri atzerritarreko mutilak jokatzen dutenean, haien babesa daukate. Williams, Jamal, Benzema, Hakimi, Mohamed izen eta abizenek ez dute arazorik diruz beteriko ikuskizun batean parte hartzen dutenean. Baina deitura horiekin laguntza eskatzera etortzen direnean, bere herrietan gosea, guda edo beste zorigaizto bat gertatzen delako, hauen enpatiarik ez daukate.
Dirua da arazoa. Aporofobia. Ez dituzte behartsuak nahi gertu. Eta gainera azalean beste kolore bat badaukate, gutxiago. Baina, beraien taldean badaude eta ospea eta dirua badaukate, ez dago arazorik. Arrazismo utilitarista…
Txema Tocino.
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.