Iritzia

50°

Erabiltzailearen aurpegia Txema Tocino 2024ko mai. 31a, 08:00

Arg: Pixabay

Zientzialariek esaten dute gure planetaren tenperatura urtero igotzen ari dela. Eta guztiok nabaritu dezakegu egia dela, baina ez modu berean.

Aldaketa klimatikoari buruzko berriak irakurtzen ditugu egunero. Uholdeak, lehorteak eta beste hainbat arazo sortzen ari dira Ama Lurrari tratu txarra emateagatik. Hauen artean badago bat izugarri kezkagarria: tenperaturaren igoera. Zientzialariek esaten dute gure planetaren tenperatura urtero igotzen ari dela. Eta guztiok nabaritu dezakegu egia dela, baina ez modu berean.

Arabia Saudiko aberatsek ez daukate arazorik beroarekin. Klimatizadorea daukate bere kotxeetan, etxean, merkataritza guneetan,... Baina Indiako abeltzain askoren egoera guztiz ezberdina da. Han 50° baino gehiago egon dira, jendea beroaz ezkutatzen egon da burdinezko eraikin prekarioetan, eta noski, bero gehiago pasatzen dute eta intoxikazioak daude, berotegi efektuaren eraginez. Aberatsak dira gehien kontaminatzen dutenak eta aldaketa klimatikoaren efektua gutxien jasaten ari direnak. 

Hainbeste datu eta proba zientifikoren artean, badago beti egia den bat: norbaitek goitik tu egiten duenean, behekoari zipriztintzen dio…

Txema Tocino.

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago