Iritzia

Kultura

Erabiltzailearen aurpegia Txema Tocino 2024ko mai. 13a, 08:00

Argazkia: PIXABAY

Polemika handia egon da estatuko aholkulari batek kultur sari bat kendu diolako "arte" honi. Tortura honen defendatzaileak sutan agertu dira tradizioak errespetatu behar direla esanez, nahiz eta begirune hori ez eduki protagonista den zezenarekin.

Zer den kultura eta zer ez eztabaida sakona da, bakoitzaren sentimenduak sartzen direlako klasifikazio hau egiteko ekuazioan. Batzuentzat, reggeatoia musika da, eta, berez, artea. Beste batzuentzat, belarrientzako tortura. Futbolarekin gauza bera gerta daiteke. Gustatzen bazaizu, gizartearentzat Messi Leonardo da Vinci baino inportanteago dela defendatuko duzu. Baina ez baduzu inoiz ikuskizun honekin disfrutatu, toscanarraren defendatzaile amorratua bihurtuko zara.

Zezenketarekin gauza bera gertatzen da. Polemika handia egon da estatuko aholkulari batek kultur sari bat kendu diolako "arte" honi. Tortura honen defendatzaileak sutan agertu dira tradizioak errespetatu behar direla esanez, nahiz eta begirune hori ez izan protagonista den zezenarekin.

Gasteizen ez dira jaietan zezenketarik egiten. Alde batetik, diru laguntza publikoak ematen ez direlako, eta, bestetik, interes handirik ez dagoelako. Baina Euskal Herriko hainbat tokitan "tradizio" hau mantentzen da.

Adibidez, sanferminen hirian ezker koalizio bat ari da gobernatzen. Irekiko dute noizbait meloia eta bertan behera utziko dute mundu osoan ezagutzen den astakeri hau? Edo ixil-ixilik jarraituko dute Pandora kutxa hau irekitzen badute galdu dezaketen diruaren beldur? Horretarako politikaria toreatzailea baino ausartagoa izan behar da. 

Kulturaren aitzakiarekin burugabekeria asko egin dira, baina gure eskuetan dago hori zuzentzea…

 

Txema Tocino.

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago