Iritzia

Kanpotarrak

Erabiltzailearen aurpegia Txema Tocino 2024ko mai. 6a, 08:00

AA-ren arabera sortutako irudia: Adobe

Kanpotarrak mozkortzera eta dirua gastatzera etortzen badira, ongi etorriak dira, baina gudetatik eta gosetik ihes egiten badatoz, zailtasun guztiak jartzen dizkiegu. 

Irratian entzun dut berri on bat dagoela. Kanpotar pila etorriko dira estatura oporrak pasatzera. Badakizue: edan, ondo jan, kostaldean eguzkia hartu... turismo klasikoa. Deserosoa, baina diruaren ikuspuntutik, onuragarria.

Segidan, kazetariak esan du: "Eta orain, berri txar bat". Orduan hasi da esaten patera ugari ailegatu direla Kanariar Uharteetara eta ez dakitela zer egin hainbeste kanpotarrekin, beste erkidegoek eta Europako herriek ez dutela onartu nahi.

Kanpotarrak mozkortzera eta dirua gastatzera etortzen badira, ongi etorriak dira, baina gudetatik eta gosetik ihes egiten badatoz, zailtasun guztiak jartzen dizkiegu. Miguel de Unamunok arrazismoa bidaiatzen sendatzen zela esaten zuen. Europarrek, ordea, beste modu batera ulertu dute, eta haien xenofobiaren kontrako txertoa dirua da. Neoliberalismoaren enpatia…

Txema Tocino.

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago