Iritzia

Zentroa

Erabiltzailearen aurpegia Txema Tocino 2024ko api. 9a, 09:35

Arg: Txema Tocino

Segovian, txerrikumearen herrian, AEBetako hanburgesen jatetxe bat jarri dute akueduktuaren alboan. Baina hango jendeari ez zaio arraroa iruditu.

Aste Santuko oporretan Salamancan, Toledon eta Segovian egon naiz. Hiri hauetako erdiguneetan saltoki berdinak: Zara, Ale Hop, Tagliatella, Tiger,... Antzina, halako lekuetan bertako negozioak zeuden beraien produktuak saltzeko. Baina globalizazioak betiko saltokiak jan ditu neurririk gabe. Adibidez, Segovian, txerrikumearen herrian, AEBetako hanburgesen jatetxe bat jarri dute akueduktuaren alboan. Baina hango jendeari ez zaio arraroa iruditu. Onartu dute eta kitto.

Gasteizen gauza bera gertatzen ari da. Gure hiriko zentroa frankiziaz beteta dago. Eta orain beste bat gehitu beharra daukagu. Betiko taberna bat itxi duten lekuan, mundu osoan kafea saltzen duen frankizia bat irekiko dute. Hemengo kafearen ordez, mundu erdian edaten den edari beltz bat eskainiko digute. 

Betiko taberna bat itxi duten lekuan, mundu osoan kafea saltzen duen frankizia bat irekiko dute

Gaztea nintzenean esaten zidaten komunismoa txarra zela, hango jendeak ez zeukalako aukerarik nahi zuena aukeratzeko, eta guztiek gauza bera jaten, edaten eta jazten zutela. Kapitalismoarekin, ordea, aukeratzeko askatasuna geneukan. Baina gaur, multinazionalekin, mundu osoan produktu berdinak kontsumitzen ditugu. Eta askotan behartuta, beste aukerarik ez dagoelako. Merkataritza librea gure askatasuna irensten ari da.

Txema Tocino.

 

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago