Iritzia

Pisu turistikoak

Erabiltzailearen aurpegia Txema Tocino 2024ko ots. 21a, 09:00

Arg: Pixabay

Horretarako auzokideek, pisua jarri baino lehen, idatzi behar genuela aktan ez genuela halako pisurik nahi. Zentzugabekeri bat zela erantzun nion. Nola jakin ahal nuke nik halako zerbait egingo zutela? 

Etxetik ateratzean ikusi nuen. Kartel bat. Barruan bi letra: VT. Harrituta geratu nintzen. Albokoek ez ziguten ezer esan. Etxea saldu zuten, baina jabe berriak ez zuen pisurik nahi han bizitzeko. Negozioa egin nahi zuen. Etxe bat turistentzat gure atarian. Gure etxearen alboan. 

Gestoriarekin hitz egin nuen. Esan zidaten ezin zela ezer egin. Horretarako auzokideek, pisua jarri baino lehen, aktan idatzi behar genuela ez genuela halako pisurik nahi. Zentzugabekeria bat zela erantzun nion. Nola jakingo nuen nik halako zerbait egingo zutela? Sentitzen zuela esan zidan, eta telefonoa eskegi.

Atari bat ez da hotel bat. Turismoa ondo dago, baina hiri batek, batez ere, biztanleentzat izan behar du. Ez da zilegi erabiltzea pisu bat turismoa erakartzeko. Zarata eta eragozpen pila bat sortzen dituzte. Gainera, batzuek etxeak negozioa egiteko erosten dituzten bitartean, beharra daukaten askok ezin dute bat erosi edo alokatu. 

Hemengo hiritarrak kalean eta turistak pisuetan. Errealitate ankerra…

Txema Tocino.

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago