Iritzia

Zorra

Erabiltzailearen aurpegia Txema Tocino 2024ko ots. 12a, 08:00

Argazkia: PIXABAY

"Niri ez didate inoiz esan emagaldu bat naizenik gauez asko ateratzeagatik, nire janzkerarengatik edo bikote asko edukitzeagatik". 

Emakume batzuei abestia gustatu zaie. Beraien ustez, ahalduntzeari buruz hitz egiten du, eta horretarako, irain bati buelta eman diote letran. Beste batzuei, ordea, ez. Argudiatzen dute  "zorra" (eta gauza txarragoak) esan dietenean txarto sentitu direla eta hobe dela halako etiketak ezabatzea, horiek onartzea ez delako feminista. 

Abestia entzun nuen lehen aldian, polemikari buruz hitz egin zidatelako izan zen. Baina bideoklipa ikusi nuenean, ez zitzaidan hainbesterako iruditu. Azken finean, Eurovisionen beti deigarri izatea bilatzen ari dira, eta halako profileko ikuskizun bat iruditu zitzaidan. 

Niri ez didate inoiz esan emagaldu bat naizenik gauez asko ateratzeagatik, nire janzkerarengatik edo bikote asko edukitzeagatik. Ez dut matxismoaren zama sentitu. Baina gauza bat argi dago: taldeak polemika sortu nahi zuen, besteak beste, botoak batu eta Eurovisionen parte hartzeko, eta, noski, dirua irabazteko. Eta hori lortu dute.

Txema Tocino

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago