Heriotza zigorra gizateriaren historia osoan egon da. XXI. mendean praktikatzeari utzi dioten herrialdeak dauden arren, beste askotan indarrean jarraitzen du. Haientzat, Amurabiren kodea "begiz begi eta hortzez hortz" beharrezkoa da gizartean ordena mantentzeko. Hezkuntza beldurraren bidez. Klasiko bat.
Gai honekin Estatu Batuetan arazo bat sortu zaie. Kontua da enpresa farmazeutikoak konturatu direla hobe dela sendatzea hiltzea baino. Gainera, norbaiti bizia kentzeak publizitate txarra ematen du. Horregatik, heriotza-zigorra aplikatzeko produktu kimiko gehiago ez ematea erabaki dute.
Baina hiltzeko Estatu Batuek beti aurkitzen dituzte alternatibak. Nitrogenoarekin presoak hiltzen hasiko direla erabaki dute. Batzuetan animaliekin erabiltzen den sistema bera denez, funtziona dezakeela uste dute. Eta prozedura berri hau probatzeko Kenneth Smith aukeratu dute, kartzelan 30 urte daramatzan gizon bat. Kexak izan dira espetxeetako funtzionarioen eta errudunaren aldetik, sistema ez baita oso segurua presoaren inguruan egongo direnentzat eta heriotza agian ez baita nahi bezain azkarra.
AEBak Palestinan biztanleria zibila bereizi gabe bonbardatzen laguntzeko gai dira, baina ez dira ados jartzen preso bat ihesbiderik gabe hiltzeko moduarekin. Sinestezina…
Txema Tocino
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.