Mina dauka sabelean eta ez daki zer gertatzen zaion. Beldurtu da eta ospitalera joatea erabaki du. Itxaron gelan esertzeko esaten diote. Gelan aulki bat libre ikusi eta eseri egin da. Zorte handia izan du: hurrengoak paretan jarrita konformatu beharra dauka.
Ordu bat, bi, hiru,.. Handik etorri den erizainak ez du bere izenik esan. Eta mina handitzen ari da. Sei ordu pasa ostean, pazientzia galdu du eta norbaitekin hitz egitea erabaki du. Esan diote ezin dutela ezer egin. Murrizketa asko egon direla eta ezin dela arreta arinago eman. Frustrazio handiarekin, berriro esertzea erabaki du.
Hamaika ordu pasa ondoren, mediku batek ikusi du eta esan dio zein medikazio hartu behar duen sendatzeko. Botikara joan da eta gero etxera. Besaulkian eserita nabari du sendagaiaren onura, eta arinduta, irratia piztea erabaki du. Entzun du Osasun Sailburua esaten Osakidetzaren egoera oso ona dela. Eta berak badaki ez duela inoiz ikusiko politikari hori ospitale publiko bateko larrialdietan zain…
Txema Tocino.
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.