Gasteiza bizitzera etorri nintzenean, orain dela 16 urte, logela baten alokairuak 250 euro inguru kostatzen zuen. Pisu oso bat 600 eta 800 euro artean. Gaur, gure hirian, etxebizitza bat errentan hartzeagatik 1000 euro ere eskatzen dituzten iragarkiak ditugu. Horrela. Borobila. 1000 euro. Eta dagoen beste aukera ez da askoz hobea. Gaur, Gasteizko pisuen metro koadroaren prezioa 2.668 eurokoa da. Eta kontuan hartu behar dira hipoteken igoerak…
Barraskiloek bere etxea soinean eramaten dute. Maskorraren pisuaz ez dira libratzen, baina ez dute inora joan behar etxean lasai deskantsatzeko. Langileok, ordea, ez dugu lasai deskantsatzen ezta etxean ere. Pisuen salneurriaren zama eramaten dute askok leku guztietara. Soldata baxuekin eta hipoteken, jakien, gasaren eta ezinbesteko gastu askoen prezioekin ez dago alde handirik zerbait aurrezteko. Eta beste askok ez daukate etxerik eta kalean lo egin beharra daukate.
Bitartean datorren urtean lehen euskal satelitea espaziora joango da. Alokairuzko pisu gehiago egiteko ez dago dirurik. Beste gauzetarako, milioiak. Agian gizakiok barraskiloen lehentasunak izan beharko genituzke...
Txema Tocino.
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.