Guda

Erabiltzailearen aurpegia Txema Tocino 2023ko urr. 11a, 07:00
Arg: Pixabay

Hurrengo egunean, malko artean, irakasleari egin nuen desastrea erakutsi nion eta ikasketa garrantzitsu bat bota zidan: euskarria ondo finkatuta ez badago, eraikina eroriko da.

Eskolara joaten nintzenean, Plástica izeneko ikasgai bat nuen. Eskulanak, marrazkiak eta halakoak egiten nituen han. Behin ebakigarri bat bidali zidan maisuak etxean egiteko. Esan zigun oso erraza zela eta gaztelu polit bat geratuko zitzaigula. Nik ilusio handiz eraman nuen etxera. Imaginatu nuen gaztelu eder bat egingo nuela eta irakasleari izugarri gustatuko zitzaiola eta bikain bat emango zidala… Baina amets bat besterik ez. Gazteluaren paperezko dorreak txarto finkatu nituen oinarri moduan erabiltzen nuen kartulinan, eta ezin izan nuen eraikina ondo egin. Hurrengo egunean, malko artean, irakasleari egin nuen desastrea erakutsi nion eta ikasketa garrantzitsu bat bota zidan: euskarria ondo finkatuta ez badago, eraikina erori egingo da.

Israelgo historian antzeko zerbait gertatzen da. Herri hori modu artifizial batean sortu zen eta ez da inoiz egon benetako bizikidetasuna. Palestinan asko sufritu dute, gainerako herrialdeek ezikusiarena egiten zuten bitartean. Hainbeste gorroto dagoen herrialde batean ezin da inoiz bizikidetza egokia oinarritu.

Ea gatazka laster amaitzen den eta ez den jende gehiago hiltzen. Eta armak gorde eta hitz egiten hasten diren. Baina nire ebakigarria bezala, nahiz eta hasieran erraza dirudien, bakearen oinarria finkatzea ez da hain sinplea. Gure herrian soberan dakigu.

Txema Tocino.

 

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide