Dragoiaren atsedena

Erabiltzailearen aurpegia Txema Tocino 2023ko ira. 13a, 18:28

Arg: Txema Tocino

Aikidoan eta beste arte martzial japoniarretan "Dragoiaren atsedena" kontzeptua dago. Honek esan nahi du, nahiz eta borrokalari ona, ausarta eta fina izan, noizbehinka guztiok deskantsua behar dugu indarrak berreskuratzeko eta ilusioz beteta bizitzeko.

Egunkarian irakurri dut futbol profesionaleko jokalari batek atsedena hartu duela bere buru osasuna zaintzeko. Eta nire miresmena eta errespetua adierazi behar diot halako erabaki zailagatik.

Askotan bizi dugu gure egunerokoa ezertan pentsatu gabe. Inertziak eramaten gaitu, eta utzi egiten gara norabiderik erabaki gabe. Ikasketak, lana, umeak,... Eginbeharrek mugatzen dute gure denbora. Eta askotan, kontzientzia hartzeko momenturen bat daukagunean, konturatzen gara ez gaudela pentsatzen dugun bezain ondo. 

Halako egoera batean gaudenean, inertzia horretatik ateratzea eta gure burua zaintzeko gelditzea ez da aukera erraza izaten, besteek pentsatzen dutenak beldurra eta lotsa ematen digu eta.

Aikidoan eta beste arte martzial japoniarretan "Dragoiaren atsedena" kontzeptua dago. Honek esan nahi du noizbehinka guztiok deskantsua behar dugula indarrak berreskuratzeko eta ilusioz beteta bizitzeko, nahiz eta borrokalari ona, ausarta eta fina izan.

Beraz, etenaldi baten beharra badaukazu, hartu. Eta laguntza behar baduzu, eskatu. Zure buruak eskertuko dizu. 

Txema Tocino.

 

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago