Iritzia

Aldaketa

Erabiltzailearen aurpegia Txema Tocino 2023ko uzt. 18a, 14:32

Argazkia: PIXABAY

"Normalean, kirol hau erlijio paganoa dela pentsatzen dugu. Talde batekoa bazara, ezingo zara aldatu, traidore izugarria bihurtuko zara eta".

Joan den astean lagun batekin topo egin nuen kalean. Futbol talde bateko elastikoarekin zihoan eta atentzioa eman zidan. Hitz egiteko gelditu ginen, eta agurtu ondoren kamiseta horri buruz galdetu nion. Esan nion ez nekiela talde horretakoa zenik. Erantzun zidan lehen ez zitzaiola talde hori gustatzen, baina orain bai, eta aldatu egin zela. Futbolaz hitz egin genuen, agur esan eta alde egin nuen.

"Partida hau erabakigarria izan daiteke eskubide sozialetarako, ingurumenerako, gure kulturarako... Horregatik, final hau ezin dugu galdu"

Oso arraroa da norbait futbol taldez aldatzea. Normalean, kirol hau erlijio paganoa dela pentsatzen dugu. Talde batekoa bazara, ezingo zara aldatu, traidore izugarria izango zara eta. Horregatik, nire lagunaren jarrerak atentzioa eman zidan. Taldez naturaltasunez aldatu zela esan zidan, eta hori ez dator bat iritzi orokorrarekin.

Politikan ere antzeko zerbait gertatzen da. Badirudi alderdi bati botoa eman eta publikoki defendatu baduzu, ezin duzula aldatu, eta beti berdin pentsatu behar duzula botoa emateko eskubidea duzunetik. Baina datuek diote hori ez dela erreala. Pertsonek botoa aldatzen dute. Eta hurrengo hauteskundeetan ikusiko da.

Futbolean bezala, aukera dezakegu gure hautua publiko edo pribatu egiten dugun ala ez. Baina kirolean ez bezala, besteak politikan aukeratzen duenak niri ere eragiten dit. Hortaz, kritikoak izan behar gara eta ondo aukeratu. Partida hau erabakigarria izan daiteke eskubide sozialetarako, ingurumenerako, gure kulturarako... Horregatik, final hau ezin dugu galdu.

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago