Atzera

Erabiltzailearen aurpegia Txema Tocino 2023ko eka. 12a, 13:33

Argazkia: Pixabay

"Erasotzaile kasposo horiek bozgorailu indartsua izango dute beren indarkeria justifikatzeko"

Egunkarian irakurri dut lehen mailako futbol talde bateko bi jokalariri errieta egin dietela sare sozialetan ezkontza batera poltso batekin joateagatik. Gainera, jokalari horietako bat irainen diana izan zen batzuetan azazkalak margotzen dituelako. 

Bestalde, emakume transexual bati eraso egin diote Bartzelonako metroan bere janzkeragatik. Bideo batean ikus daitekeenez, erasotzaileak erabat haserre ostikoak eta ukabilkadak eman dizkio, beste pertsona batek esku hartu eta banandu arte.

Denok dakigu egunero izaten direla horrelako erasoak kalean, bulegoetan, ikastetxeetan,... Eta inkesta guztiek diote espainiar estatuan, hurrengo legegintzaldian, eskuin muturreko alderdi bat sartuko dela gobernuan. Heteronormatiboa ez denari dioten gorroto horrek botere instituzionala izango du. Erasotzaile kasposo horiek bozgorailu indartsua izango dute beren indarkeria justifikatzeko. Eta hori atzera pausu bat da eskubide sozialetan.

Hala ere, espero dugu inkesta horiek Tezanosek edo bere taldeko norbaitek egin izana eta azokako eskopeta batek baino huts gehiago egitea. Gurutza ditzagun atzamarrak

Txema Tocino.

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago