Iritzia

Gehitu

Erabiltzailearen aurpegia Txema Tocino 2023ko eka. 7a, 10:25
Arg: Pixabay

Hauteskunde zerrendetan postu batean edo bestean nor kokatzen den da eztabaida. 

Gogoan dut lehen aldiz botoa emateko eskubidea izan nuenean, alderdi politiko baten zatiketa egon zela. Eusko Alkartasuna EAJko militante ohietatik jaio zen. Gertaera horrek zeresan handia eman zuen gure herrian, izan ere, desberdintasun ideologikoak baino gehiago, aldeak zeuden alderdia kudeatzeko moduan (edo ideia hori izan genuen herritar batzuek).

Gaur egun, hau ez da aldatu. Ideologikoki, ez dago inolako alderik koalizioa formalizatu nahi duten PSOEren ezkerreko alderdien artean. Baina, hala ere, zaila egiten zaie ados jartzea. Arrazoia? Izenak. Hauteskunde zerrendetan postu batean edo bestean nor kokatzen den da eztabaida. Eta hau ez da talde horietan bakarrik gertatzen. Alderdi politiko guztietan izaten dira horrelako gatazkak. 

Talde politiko batzuek izen jakin batzuk jarri nahi dituzte beren botereari eusteko. Entxufatuek dirua irabazten dute, eta alderdi politikoek, boterea. Eta, kasu askotan, gaitasun handiagoa duten pertsonak baztertuta geratzen dira, siglekiko fideltasuna egokitzapena baino garrantzitsuagoa delako. Botereak itsutu egiten ditu eta ez dute politika zerbitzu publiko moduan ulertzen. Hori gertatu ez dadin, agian ideia ona litzateke boto emaileek beren ordezkarien izena zuzenean erabakitzea. Bestela, ideologia anai-arreben arteko gerrak ematen jarraituko dira, herritarrek guda garrantzitsuagoan borrokatzen duten bitartean: eguneroko bizitzan bizirautea.

Txema Tocino.

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide