iritzia

Justizia

Erabiltzailearen aurpegia Txema Tocino 2023ko ots. 28a, 15:44

Arg: Martxoak 3

Gertaera honen errudunek ondoriorik ez edukitzea ez da justizia.

Gutxi barru hauteskundeak egongo dira. Politikariek, gure ordezkariak aukeratzeko, hautetsontzi batean paper bat sartzeko gonbita egingo digute. Ez da sistema perfektua, baina aurrekoa okerragoa izan zen. Baina demokrazia ez da hori bakarrik. Demokrazia osasuntsu bat edukitzeko justizia beharra daukagu. Eta oraindik, gure hirian, zauri batzuk irekita jarraitzen dira.

Horregatik, uste dut pena merezi duela gogoratzea gure hirian 1976ko Martxoaren 3an gertatu zena. Egun horretan, poliziek Asisko San Frantzisko elizan, Pedro Maria Martinez Ocio (27 urte), Francisco Aznar Clemente (17 urte), Romualdo Barroso Chaparro (32 urte), Jose Castillo Garcia (32 urte) eta Bienvenido Pereda Moral (30 urte) hil egin zituzten. Gainera, 150 pertsona baino gehiago zauritu zituzten. Manuel Fraga, garai hartan Gobernazio Ministroa zena, Xuntako presidentea izan zen urte askoan, eta gertaera horri erantzun beharrik gabe hil zen. Rodolfo Martin Villa, garai hartako Sindikatu Harremanetarako ministroa, oraindik lasai bizi da. Eta beste batzuk aske jarraitzen dute, azalpenik eman gabe.

Senide edo lagunen bat gaixotasun batengatik galtzen dugunean, min sakona sentitzen dugu. Baina gertuko norbaiti bizitza kentzen diotenean eta errudunak inolako ondoriorik eta barkamenik eskatu gabe bizitzen ikusten dituzunean, mina eta amorruak jasanezinak izan behar dira. Gertaera honen errudunek ondoriorik ez edukitzea ez da justizia. Ezta demokrazia ere.

Txema Tocino.

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago