Iritzia

Isuna

Erabiltzailearen aurpegia Txema Tocino 2023ko ots. 2a, 17:55

Arg: Pixabay

Honen bizi filosofiaren argudio nagusiena da, bizitza lasai bat edukitzeko, nahikoa dela gure arazoak konpontzearekin.

Guztiok ezagutzen dugu lagunen bat esaten duena ez dela bereak ez diren arazoetan sartzen. Honen bizi filosofiaren argudio nagusiena da bizitza lasai bat edukitzeko nahikoa dela gure arazoak konpontzearekin. Besteenak gehitzen baditugu, buruhauste gehiegi edukiko ditugu, eta horrek ez duela bakerik ematen, bizitza konplikatzen da eta. Elkartasun adierazpen sakona…

Italiak milioi bat euroko isuna jarri dio migratzaile asko itsasoan heriotza seguru batetik salbatu dituen ontzi bati. "Administrazio prozesu arrunt bati lotuta dagoela" esaten dute. Meloniren herrian elkarkidetasuna ez da existitzen. Eta beste herrialdeek ezikusiarena egiten duten.

Urtero patera ugari hondoratzen dira Mediterraneoan. Europari bost axola. Gainera norbaitek migranteak lagundu nahi baditu, hondoratzen ere saiatzen dira. Berdin dio Aita Marik bizitza asko salbatu dituen. Haiek ez badute arazo horretan sartu nahi, inork ez du sartu behar. Azken finean, migratzaileek ez dute botorik ematen.

Txema Tocino.

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago