Iritzia

Kontrolpean

Erabiltzailearen aurpegia Txema Tocino 2022ko abe. 1a, 14:13

Izaki garaiagoa sentitzen nintzen. Jainko bat.

Erregea sentitzen nintzen. Bikaina zen. Argiak, musika, lagunak... Denak laguntzen ninduen. Izaki garaiagoa sentitzen nintzen. Jainko bat. Orduan jiratu eta ikusi zintudan. Zein ederra zinen. Zure aurpegia, zure gorputza, zure arropa... Dena zen bikaina. Zuregana hurbildu nintzen, eta gogoratzen ez dudan gauza askori buruz hitz egin ondoren (alkohola eta kokaina ez dira oroimenerako onak), musukatu ginen.

Diskotekatik irten eta nire etxera joatea proposatu nizunean, galdetu zenidan ea ondo nengoen. "Kontrolatzen dut" erantzun nizun. Egiten ez dutenen ohiko esaldia. Nirekin fidatu zinen eta autoan sartu zinen. Hasieran dena ondo zihoan, baina derrepente, argi batzuk ikusi nituen aurrez aurre, kolpe bat sentitu nuen eta dena itzali zen. Gero hodi bat eztarrian eta kable pilo bat gorputzean nituela esnatu nintzen. Ez nekien non nengoen gurasoak etorri eta gertatutakoa kontatu zidaten arte.

Gaur da etxera iristen naizen lehen eguna istripuaren ondoren. Bizitza osoa gurpildun aulki batean biziko naiz, baina gutxienez, hemen jarraitzen dut. Zu ez zaude, eta beste autoa gidatzen zuen pertsona ere ez. Errepidetik irten eta aurrez aurre jo nuen. Hil egin nuen. Eta zu ere bai. Jainkoa nintzela uste nuen, baina horren ordez, infernu bat bizitzen ari naiz.

Txema Tocino.

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago