Ikus-entzunezkoak, botoak eta jubilatuak

Hannibal Smith./ Alea

"Espainiako boto emaileen ia laurdena 65 urtetik gorakoa da"

Hannibalek esaten zuen bezala ‘planak ongi ateratzeak pozten nau. Pablo Iglesiasek horrela iragarri zuen YouTuben, maiatzaren 9an, Podemos eta IU alderdiek hurrengo hauteskundeetan batera joateko erdietsitako akordioa. Bi hilabete lehenago, martxoaren 5ean, Anoetako belodromoan Arnaldo Otegiren lehen agerraldi masiboa izan zen. Hitza hartu aurretik, hizlaria oholtzaratu baino lehen, Here's to you balada entzuten zen. Publikoa zutunik, txaloka, hunkiturik. Mitinak berehalako oihartzuna izan zuen YouTuben ere.

Agerraldi biak ikus-entzunezko paradigmapean planifikatu ziren. Horrexek gobernatzen du: ikus-entzunezko paradigmak, sare sozialek, Internetek. Agerpen biek eremu sinbolikoan izugarrizko indarra zuten. Lehena, Sol plazan, duela bost urte Suminduen mugimendua jaio zen tokian. Esaldiaren egilea Hannibal zen, 80ko hamarkadako Equipo A serie arrakastatsuaren protagonista. Morricone eta Baezen Here's to you kanta 1971n Giuliano Montaldoren Sacco and Vanzetti filmaren soinu banda izan zen. Berton AEBetako justiziak 20ko hamarkadan exekutatu zituen bi italiar anarkisten kasua salatzen zen.

Espainiako estatuan boto emaileen ia laurdena 65 urtetik gorakoa da. Teknologia berriekin moldatzen direnak gutxi dira. Ezkerreko alderdiek haiengan pentsatu al dute kanpaina egiteko orduan?

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago