Elkartasuna El Vallenc, Francesc Fabregas eta ACPCrekin

Erabiltzailearen aurpegia TOKIKOM 2017ko ira. 14a, 12:52

El Vallenc hedabidearen aurka egindako operazioa. Argazkia: El Vallenc

TOKIKOM-ek, Toki komunikabideen bateraguneak, Kataluniako El Vallenc astekariaren kontra hartutako neurrien aurrean bere elkartasuna adierazten du.

TOKIKOMek, toki komunikabideen bateraguneak, joan den egunetan Guardia Zibilak Kataluniako El Vallenc astekaria eta haren zuzendari eta Associació Catalana de la Premsa Comarcal-eko presidente Francesc Fàbregas-en aurka hartutako neurriak direla eta, honako hau adierazten du

  1. Elkartasun osoa adierazten diegula hala El Vallenc, nola haren zuzendari Francesc Fabregas zein ACPC osoari. Hirurekin ere lankidetzan aritutakoa da TOKIKOM, eta ezin eskertuzko laguntza jaso du haiengandik. TOKIKOM osatzen dugun lagunok gure samina eta kezka ere adierazi nahi dugu gertakari larri hauen aurrean.
  2. Geure egiten dugula ACPCk egin berri duen adierazpen eta eskaria:
    1. Begirune handiena informazio eta adierazpen askatasunei
    2. Erredakzio periodistikoek duten pribatutasn eta sekretu profesionalerako eskubideak errespeta daitezela
    3. Hiritar guztien errugabetasun presuntzioa eta, bereziki, Francesc Fábregasena errespeta dadila.
    4. Segurtasun indarrek eta botere judizialek era proportzionatuan eta pertsonen oinarrizko eskubideak errespetatuz joka dezatela.

Gertatutakoa zehatz-mehatz argitzen den bitartean, berriz ere gure elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diegu El Vallenc, haren zuzendariari, eta ACPC osoari.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago