Berrarmatzearen eta genozidioaren aurka errenta-aitorpen honetan: egizu eragozpen fiskala!

Erabiltzailearen aurpegia SETEM Hego Haizea 2026ko apirilaren 16a

Errenta kanpaina (PFEZ) iristearekin batera, Eragozpen Fiskala kanpaina bultzatzen dugun kolektibook gastu militarraren aurkako desobedientzia zibilera deitzen dugu. Gerrara bideratutako gure zergen zatia benetako bakea eraikiko duten proiektu eraldatzaileetara desbideratzea proposatzen dugu.

Aurten ere eragozpen fiskala errenta aitorpenean egiteko bulegoak irekiko ditugu. Euskadin, 286 pertsonak egin zuten Eragozpen Fiskala 2025ean, 33.784,56 euro proiektu sozialetara bideratuz.

Araban errenta-aitorpenean gastu militarrei eragozpen fiskala erakutsi nahi baduzu bi aukera dituzu. Alde batetik zure kabuz egin dezakezu. Bideo tutorial honen laguntza duzu:

https://youtu.be/7SSxGNiJ8fc?si=keZAr-mEjtrvC89F 

Eta, bestetik, laguntzarik behar baduzu, hartu hemen zure hitzordua eta errenta-aitorpena egingo dizugu doan Setemen bulegoan: https://www.eragozpenfiskala.org/eu/nola-egiten-da-eragozpen-fiskala/

Ekimenaren sorburua desberdintasuna gero eta handiagoa den eta politika publikoak gero eta militarizatuagoak dauden testuinguru batean dago, gizarte-ongizatearen funtsezko baliabideak desbideratzen baitituzte. Estatuaren gastu militarra 2025ean 40.457 milioi eurora iritsi zela salatu dute, europar berrarmatzeak eta NATOren eskakizunek bultzatuta, osasun, hezkuntza eta zerbitzu sozialetan baliabideak murrizten diren bitartean.

Kolektiboek adierazi dutenez, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ere gastu horri laguntzen diote estatuko aurrekontuen bidez eta tokiko armamentu industriei laguntza emanez, Palestinako gerrarekin eta genozidioarekin aberasten baitira.

Eragozpen Fiskala feminismoaren, etxebizitza eskubidearen, ekologismoaren, pertsona migratuen eskubideen eta eskubide sozialen alde lan egiten duten ekimenetara bideratzeko tresna kolektibo gisa aurkezten dute. Ez da keinu indibidual bat soilik, mugimendu sozialak indartzen dituen ekintza politiko bat baizik, benetako “defentsa” deritzotenean inbertitzea aldarrikatzen duena: herritarren bizi-baldintzak hobetzen dituzten zerbitzu publiko duinak.

2026ko errentaren kanpaina hastearekin batera, desobedientzia zibilaren praktika horrekin bat egitera animatu dituzte kolektiboak, eta datozen asteetan kanpainaren nobedadeen berri emango dutela iragarri dute, non mugimendu sozial berriak sartzen ari diren.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago