Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Horregatik, aurten ere, SETEM Hego Haizearen Balio Faktoriaren jarduerak kontsumoaren eta indarkeria matxisten arteko harremanari buruzko hausnarketan oinarrituko dira azaroan eta abenduan.
«Indarkeria kontsumitzen dugu?» ikerketaren hirugarren fasea aurkeztu ostean, «Indarkeria kontsumitzen dugu? Indarkeria matxistarik gabeko kontsumo baten alde» izenburupean, formakuntza eraldatzailerako programak bost jarduera eskainiko ditu bi hilabete hauetan, eta horietako batzuk ibiltariak izango dira. Gehienak Gasteizen (Araba) izango dira, baina zikloak Elvillar (Arabako Errioxa) eta Larrabasterra (Sopela – Bizkaia) ere bisitatuko ditu.
Programari eta izen-emateei buruzko informazio guztia lotura honetan dago ikusgai.
Erakusketa interaktiboa
Zikloaren jarduera nagusia, eta gainerako jardueren ardatza, SETEM Hego Haizeak Altekio kooperatibarekin batera sortutako Fabricando Mujeres erakusketa interaktibo eta ibiltaria izango da. Erakusketa Indarkeria kontsumitzen dugu? ikerketetan eta Fabricando Mujeres dokuwebean oinarritu da.
Erakusketa bisitatzen duenak Emakumeen Fabrikaren unibertsoan murgiltzeko aukera izango du, euskaraz zein gaztelaniaz, hiru espaziotan barrena:
- Emakumeen Fabrika: gure eguneroko kontsumoan ezkutatzen diren indarkeria matxistak ikusaraziz.
- Auzokideen Patioa: emakumeek jasan dituzten indarkerien istorioak partekatzen dituzten auzokideen patioa zeharkatuz.
- Maiteren Lantegia: indarkeria matxistarik gabeko kontsumo baterako alternatibak modu kolektiboan sortuz.
Oraingoz, Gasteizko lau gizarte-etxe bisitatuko ditu erakusketak, baina aurrerago espazio gehiagotara iritsiko da:
- Zabalgana GE: azaroaren 26tik abenduaren 8ra
- Abenduak 4: Asaari Bibang-en Humor Negra bakarrizketa + bisita gidatua
- Salburua GE: abenduaren 10etik 19ra
- Abenduak 11: indarkeria matxistei eta kontsumoari buruzko tailera (izen-ematea)
- Hegoalde GE: abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra
- El Pilar GE: urtarrilaren 8tik 21era
- Urtarrilak 16: bisita gidatua erakusketara (17:00etan gaztelaniaz eta 18:00etan euskaraz / Lekua erreserbatu 659 682 431 telefono zenbakira deituz edo idatziz).
Doku-forum Arabako Errioxan eta Bizkaian
Hala ere, erakusketa inauguratu aurretik hainbat jarduera egongo dira. Lehenengo geldialdia Arabako hiriburutik kanpo izango da, bi doku-forumen bidez. Bertan, SETEM Hego Haizearen Fabricando Mujeres dokumentala proiektatuko da, eta ondoren solasaldi bat egingo da:
- Azaroak 13, asteazkena, 18:00etan Elvillar herrian (tabernaren beheko aldean).
- Azaroak 14, osteguna, 18:00etan Larrabasterra herriko Auzoetxean (Bizkaia).
Mahai-ingurua: «Indarkeria kontsumitzen dugu?»
Nola eragiten dute indarkeria matxistek Euskadiko aisialdi-kontsumoan? Galdera horri erantzuten saiatzeko, azaroaren 21ean, ostegunean, 18:00etan Gasteizko Emakumeen Etxean solasaldi batean bilduko dira ikerketaren hirugarren fase honetan parte hartu duten hainbat aditu:
- María Viadero: Mugarik Gabe GGKEko hezkuntza eta feminismo taldeko kidea da. Urteak daramatzate indarkeria matxisten aurkako prebentzioan eta ikerketan.
- Tatiana Romero: historialaria, ikertzaile feminista eta dekolonial independentea. Arrazakeriaren aurkako eta sexu-disidentziaren aldeko aktibista.
- Magda Lopez Gorritxo: SETEM Hego Haizea erakundeko gizarte-eraldaketarako hezkuntza teknikaria eta ikerketaren koordinatzailea.
Parte hartzeko beharrezkoa da esteka honetan izena ematea. Plaza gutxi geratzen dira, beraz, interesa dutenei lehenbailehen izena ematea gomendatzen diegu.
Asaari Bibang-en bakarrizketa
Zalantzarik gabe, jarduera-ziklo honetako plater nagusietako bat Asaari Bibang-en bisita izango da, Humor Negra bakarrizketa eskainiko baitu abenduaren 4an, asteazkenean, 18:00etan Zabalgana Gizarte Etxean (sarrera librea eta doakoa, edukiera bete arte).
Ez da komedia ikuskizun soil bat, asmo-adierazpen bat da, eta ez dago gomendatuta 14 urtetik beherakoentzat. Arrazismoaren aurkako bakarrizketa afrofeminista bat da. Umorearen bidez, 1985ean Ekuatore Ginean jaiotako aktore, komiko, aurkezle, idazle, zutabegile eta aktibistak inolako zalantzarik gabe hitz egiten du Espainian emakume, beltz eta migratzaile izatearen berezitasunez.
Gainera, ikuskizunaren ondoren, bisita gidatua eskainiko da erakusketara.
Indarkeria matxistei eta kontsumoari buruzko tailerra
Azkenik, abenduaren 11n, asteazkenean, 18:00etatik 20:30era, SETEM Hego Haizeak Indarkeria matxistak eta kontsumoa tailerra emango du Salburua Gizarte Etxean.
Tailerra Indarkeria kontsumitzen dugu? ikerketan oinarrituta dago. 2016an abiatutako ikerketa horren aztergaia indarkeria matxisten eta ohiko kontsumoaren arteko harremana da, hainbat esparrutan, indarkeria horiek gure gizartean naturalizatuta eta normaltzat hartuta daudela agerian utziz. Bizipenezko tailer praktiko honek indarkeriak nola zeharkatzen gaituen eta kontsumitzeko beste modu batzuk nola eraiki ditzakegun aztertzen du.
Jarduera doakoa da, baina parte hartzeko beharrezkoa da formulario honen bidez izena ematea. Tailerra gaztelaniaz dinamizatuko da.