Honen adibidea Norman Bourlagen lana dugu. Amerikar honek 1970ean nobel saria jaso zuen zerealen haziak genetikoki eraldatzeagatik. Hau dela eta, nekazaritza modernoaren aita deitzen diote, baina izatez “superman” ere izendatu beharko zuten, datu ofizialen arabera, 100 miloi bizitza salbatu zituelako. Gizon honi esker, munduko biztanleriaren parte handi bat ez da gosez hil. Eskerrak! Tipo honen asmakuntzengatik ez balitz, nolakoa izango litzateke egungo egoera herri txiroenetan, oraingoa txarra baino txarragoa baldin bada?
Goazen harira, bada. Tipo honek Rockefeller fundazioaren zuzendaritzapean eta diru laguntzapean hainbat ikerketa burutu zituen, zerealen haziak genetikoki eraldatzeko. Helburua, ekoizpena handitzea, munduko gosearekin amaitzeko xedez. Amaitu bai, baina euren diru-gosearekin, ez bestearekin!
Adibide bat jartzearren, Bourlagek Japoniako landare batzuen gene bat hartu zuen, Rht8 tamaina txikiko genea deiturikoa. Zertarako? Gariaren altuera murrizteko eta aldi berean desegin gutxiago sortzeko, haizeak gari gutxiago lurrera botatzeko eta makinen lana errazteko. Horrela ikusita pentsa genezake guzti hauek abantailak direla, baina izatez naturaren kontrako eta osasunaren kalterako ekintza arriskutsuak dira. Honako hau adibide bat besterik ez da. Hibridotasun esperimentu hauetatik, egun merkatuan 2500 hazi desberdin aurki daitezke! Eta guztien patenteak Monsanto Estatu Batuetako nekazaritza korporazioak dauzka, ez beste inork. Enpresa hau genetikoki eraldatutako hazien ekoizle handiena da mundu osoan zehar. Izan ere, merkatuaren %80a bere esku dago. Negozioa egiten badakite, zerealen hormonen garapena ere salmentan dagoelako. Hau da, nekazariek ezin dute hauen hazia gorde hurrengo belaunaldietarako, bizitza agortua baidaukate (genetikoki ere horretarako manipulatuta daude). Beraz, derrigorrez haziak erosi behar dizkiete. Hau bai elkartasuna eta gosearekin amaitzeko modu bikaina!
Hasierako esperimentuak 60. hamarkadan Indian eta Pakistanen izan ziren. Hango biztanleria hiltzen ez zela ikustean, hazi magikoak munduan barrena landatu zituzten. Zoritxarrez, elikagaiak aspalditik negozio bihurtu dira. Ondorioz, euren ekoizpenaren prozesu naturalak ez dira errespetatzen. Ikerketa askok esaten dute manipulatutako janariak gaixotasun askoren sortzaile edo erasotzaile direla. Baina azken finean, boteredunek dirua irabazten badute, nori dio ardura horrek denak?