Gizarte psikologiaren aburuz, eredu boteretsuenak familian aurkitzen ditugu. Bere garrantzia daukate afektiboki eragin handia dutelako eta txikiak garenean gehienak xurgatzen ditugulako. Ingurukoek eskainitako jarraibideen aurrean bestelako arauen eragina mugatuagoa edo zabalduagoa egongo da. Nahiz eta senitartekoak esandakoa ez gustatu, sarritan errepikatzeko joera dugu.
Ezagutzen ditugun familia eredu gehienak ama, aita eta seme-alabez osatuta daude. Friedrich Engels, filosofo eta iraultzaile alemaniarraren ustez, honen irudia jabetza pribatuaren eta estatuaren ordenarekin harremana dauka. Bere ustez, estruktura honek gizonaren nagusitasuna nabarmendu nahi zuen. Helburua, ugaltzea, eta ondorioz seme nagusia aitaren ondasunen oinordeko bihurtzea.
Txinan dagoen Mosou herrian ordea, ez da aitaren figura hori existitzen, ezta senar-emaztearenak ere. Mila kilometrotara dagoen herrialde hartan familien eredua zeharo desberdina da. Amodioaren irudia ez dauka ezkontzaren sinadurarik, ez eta pisu berean bizitzearen arrastorik ere. Maitaleak kalean elkartzen dira beraien arteko harreman sentimentala asetzeko. Eta amodioa amaitzen denean, modu baketsuan agur esatea besterik ez dute. Emakumea haurdun geratzen bada amak, amonak eta osabak umea zainduko dute, denak etxe berean bizi direlarik. Aita biologikoak ez dauka parte-hartzerik. Gizonek arreben seme-alaben erantzukizuna dute, alegia
Behar bada, guretzat arraroa izan ahal da, baina, izatez beste gizarte estruktura mota bat dugu. Ez hobeagoa ezta txarragoa ere, diferentea, baizik. Honek erakusten du amodioarekin zerikusia daukaten arauek ere arbitrarioak direla eta gizarte bakoitzak bereak egiten dituela.
Maitasuna, hain oinarrizkoa ematen duen sentipena, kontrolpean dago, gure mundua ordenan mantentzeko tresna bihurtu dutelako. Horrela maitatu behar da, modu honetan begiratu behar duzu, beste honetan dastatu eta horrela amaitu. Batzuetan sentitzen duguna eta egin behar duguna ez datoz bat. Sentsazio desberdinek sortzen duten barne-gatazkarekin bizitzen jakin behar dugu. Batzuetan ez da erraza izango. Inportanteena da sinesten denaren alde borroka egitea, kanpokoa ahaztuz eta baztertuz. Bakoitza bere etorkizunaren eraikitzailea izan behar du. Bere ekintzen arduraduna eta sentipenen jabe. Amodioaren irudiak, zentzu zabalenean, milaka bide ditu eta!