Aktibatutako Tc-ek, infektatuak dauden zelulak "detektatu
*" egiten dituztela esaten dugunean: pentsa patogenoa (birus bat kasu) zelulen barnean erreplikatzen hasiko dela.
Zelulek, euren barnean prozesu konkretuak ari direnean gertatzen, antigeno espezifikoak azaleratzen dituzte MHC I motako hartzaileekin. Hauen bidez, demagun nolabait "
aizu! hemen barnean hau gertatzen ari da!" esaten dutela. Antigeno hau makrofagoak prozesatu duena bada, ondorioz, aldez aurretik ikusitako prozesuaren bidez, hezita datozen Tc aktibatuek bilatzen dutena bada, CD 8 deritzon gainazaleko hartzailearen bidez, infektatuta dagoen zelularen MHC I.-ean dagoen antigenoa igartzen duenean bertan (TCR hartzailearekin batera), zelula hau suntsituko du.
Oharra: Gogoratu txerto bizi arinduen kasuan erantzun zelularra sortzeko gai zirela (humoralaz gain, noski), birus horiek barnean erreplikatzeko gaitasuna mantentzen zutelako, nahiz eta gaixotzeko gaitasuna inhibitua edo galdua izan. Gainontzeko txertoek, birus aktiboak (erreplikazioari dagokionez) ez izateagatik ez dira erantzun zelularrak sortzeko gai eta beraz, soilik humoralak sortzen dituzte.
ERANTZUN HUMORALA
|
Erantzun humorala. Zelula dendritikoak* barne; irakurri amaieran hauen berri.Originala ikusteko klikatu irudian |
1.- Patogenoak babes hesi guztiak gainditu eta organismoan
barneratu eta
zabaltzen dabil.
2.-
APC zelulek patogenoa fagozitatu edo lotu eta aztertu egiten dute, bere antigeno espezifikoa determinatzeko (
antigenoaren prozesamendua deritzogu).
3.- APC-ek,
II motako MHC hartzaileekin antigenoa azalarazten dute euren gainazalean. Honi lotuz (
CD4 hartzaileen bidez), T
linfozito laguntzaileak (Th)
aktibatuko dira aurkeztutako antigeno horrekiko. APC eta Th-en arteko komunikazioa
interleuzinen bidez emango da.
4.- Th aktibatuek
B linfozitoak aktibatuko dituzte beste
interleuzina batzuen bidez (
aldez aurretik ere, B linfozitoek patogenoarekiko kontaktua izan dute eta II. motako MCH-en bidez aurkezten dute antigeno espezifikoa). Nolabait esatearren, Th aktibatuek,
antigeno hori arrotza dela "konfirmatzen" diote B linfozitoari,
interleuzinen bidezko "hizkuntzan".
Hemendik aurrera,
B linfozitoek 2 bide desberdin jarraituko dituzte:
5.- B linfozito batzuk, antigeno konkretu horren kontrako
antigorputzak garatuko dituzte eta
odol zirkulaziora askatuko dituzte euren burua
zelula plasmatikoetan bilakatuz. Antigorputz aske horiek gorputzean zehar euren
antigeno espezifikoaren bila abiatuko dira. Topatzen dutenean,
berari lotuz, patogeno osoa (gogoan izan antigenoa patogeno konkretu bat markatzen duen molekula baten zatitxo konkretua dela) "
atxilotuko" dute. Horrela
patogenoaren suntsitzea erraztuko dute.
6.- Beste B linfozito aktibatu batzuk ordea, garatzen dituzten
antigorputz horiek, askatu beharrean, euren
mintzean txertatuak
gordeko dituzte. Hauei memoria edo
oroimen B linfozitoak deritze; hurrengo batean, patogeno horren presentzia organismoan detektatzean (
2. kontaktua) erantzun humorala berriro egin beharrena, ezagutua izango da eta antigorputz horiekin
oso azkar eta era eraginkor batean "suntsitua" izango da (izan ere, baliteke sintomarik ere pairatzeko betarik ez egotea).
OHAR BATZUK: Ikusitako pertsonaien inguruko
laburpena prestatu dizuet.