Teknoestresa

Erabiltzailearen aurpegia Yolanda Vicente 2020ko urr. 25a, 10:00

PIXABAY

"Doktoreak teknoestresa diagnostikatzen dizu, IKT-en eguneroko erabileran sortzen diren egoerek eragindakoa".

Gutako nork ez du bere burua ikusi aurkezpen bat prestatzen, egin beharreko grafikoa ateratzeko kalkulu-orria irekitzen, eta harrituta ikusten erabilitako funtzioren batek oker egon behar duela, ez dizulako esperotako emaitza ematen?

Bitartean, mezu elektroniko bat erantzuten duzu, abisuak salto egin berri baitizu, eta lankide bati bidaltzen diozu berriro, aldizka aurkeztu behar duzun txostenaren hurrengo paragrafoa idazten saiatuz eta, aldi berean, Interneten aurkezpen horretarako baliagarria den informazioa bilatzen duzu hainbat webguneetan, eta inprimagailura zerbait bidaltzen duzu; batera, mugikorreko deia erantzuten duzu, hainbatetan jo duena, eta begiaren zirrikitutik ikusten duzu "mezuak" abisua. Ahots mezu bat bidali dizute. Eta, gainera, norbait zure lekura hurbiltzen da "zure laguntza premiaz behar dut" esanez eta ezaguna egiten zaizu sms bat jaso duzula dioen "bit-bit"-a. Ah, eta ez ezazu ahaztu egiten ari zaren guztia grabatzea, ez da izango zure ordenagailuak "zintzilik geratzea" erabakitzen duen unea.  

Bada, pentsa pandemia garaian zure enpresako segurtasun arduraduna zarela, ikusiko duzu egoera nola zailtzen den, aurreko guztiaz gain, gainerako langileek telelana egin ahal izateko segurtasuneko EPIak (gailu eramangarriak) prestatu beharko baitituzu, etxeko komunikazioen zifratzea barne hartzen duen informazioaren segurtasun-kopien politika berrikusi, jarduera-protokoloa egin zerbitzariari konektatzeko, langileen eta bezeroen arteko komunikazio berrirako erremintak instalatu… ordenagailuan leihoak irekitzen zaizkizun bitartean eta ditxosozko mugikorrak jotzeari uzten ez diolarik. 

Honekin guztiarekin, doktoreak teknoestresa diagnostikatzen dizu, IKT-en eguneroko erabileran sortzen diren egoerek eragindakoa, eta oporrak errezetatuko dizkizu.  

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago