Guzti hau kontzeptu bat besterik ez da, eta ez dago guztiz argi etorkizuneko produktuetan nola ezarriko dituzten edo tresna hauek noiz izango ditugun eskuragarri, baina LG-k erakusketa honetan argi utzi du teknologia konpania handiek kontzeptu honetan baliabideak inbertitzen hari direla.
Ideia ez da guztiz berria, azkenengo urteetan Samsung-ek bere telefono mugikor tolesgarria erakusten izan da eta Sharp-ek 2014-ean forma askeko pantailak erakutsi zituen, edozein erabilera kasutara egokitzeko kapaza zena. Samsung zein LG-ek aspaldi igarri zuten Smartphone moldekagarriak 2016-2017 bitartean helduko zirela.
Nahiz eta aparagailu hauetarako pantailak prest izan, oraindik beste erronka batzuk irekita daude. Adibidez, Smartphone edo Tablet hauen bateriek haien pantailak bezain argalak eta malguak izan beharko lukete.
Bi konpainiek baterien malgutasunean hobekuntzak lortu dituztela iragarri dute, momentu honetan gailu eramangarrietan inplantatzeko helburuarekin.
Bestaldetik. oraindik ez daude argi teknologia hauen abantailak, etorkizuneko estetikaz eta eramangarritasun erraztasunez gain.
Pantaila moldekagarriak oraindik haurtzaroan daude, horregatik modelo tradizionalek bizitza luzea dute, baina aurreikuspenek diote 2020-an 433 milioi pantaila malgu merkataratuko direla, 3,6 milioi ez malguren aurka.