Kode-poesia

Erabiltzailearen aurpegia Oreka IT 2016ko urt. 20a, 17:52

Kode informatikoarekin egindako poesia

2011ko gau batean, ingeniari batzuk, Copenhagen-eko alde zaharrean parrandan zeuden. Lauzpabost garagardo edan ondoren, haietako batek programa informatiko baten sortzailea, idazkera estiloagatik bakarrik nor den jakiteko gai zela esan zuen ozenki. Talde horren parte zen Ishac Bertran, Kataluniako poesia ikastetxean ikasitako diseinatzailea. Bere aburuz, horrelako eztabaida hizketaldi literarioa zirudien. Besteak beste, programazio- lengoaia hizkuntza arruntak bezain desberdina ez zelaz konturatu zen Ishac. Poteo horren amaieran, bere kideei kode informatikoa erabiliz poesiak  egiteko proposatu zien. Literatura mota berri bat sortu egin zen egun hartan: Code Poetry edo Kode-Poesia.

 

Ordutik aurrera, Ishac Interneten bere ideia sustatzen ibili da. “Bizitzari, heriotzari, maitasunari ala gorrotoari buruzko poesia kode informatikoaren bidez sortzea” da Ishac-en aldarrikapen nagusia. “Poesia bezala irakurri ahal den kodea, konpilatzeaz eta egikaritzeaz gain”. Pila bat programatzailek Ishac-en proposamena jarraitu dute eta C++, Python, DOS, Ruby eta HTML kodeetan oinarritutako poesia ugari hornitu dituzte dagoeneko. 

Sortutako lana balioztatzeko, Ishac-ek bere xedeari, lau kode- sortzaileez osatutako talde bat erantsi zion. Kode- sortzaile horiek literaturan zein humanitateetan interesa zeukaten programatzaile gogorrak ziren. “Programatzaile bikainek ideietatik ateratako unibertsoak eraikitzen dituzte” esaten du Jaime Allen-ek, editore horietako bat eta Copenhagen Unibertsitatearen ikertzailea. Jaime-k “Creation?” kode-poesia (behean) adibide gisa hartzen du. “Creation?” kode-poesiak jatorriaren funtsezko kontzeptua adierazten du Python kodea erabiliz; kode informatikoa polita, argia eta dibertigarria izateko diseinatuta izan zen Python kodea. Izan ere, “Creation?” poesiak 8 “loop” bukle- funtzioak erabiltzeari esker eguzki-sistemarekin metafora egiten du. Are gehiago, “Creation?” poesiaren mezua, arau sinpleak eta aldagai gutxi batzuk gauza ikaragarrien hasiera izan daitezkeenaren eredu da.

 

 

Beraz, Kode-Poesiaren esanahiari dagokionez, zera esan ahalko genuke: Bai bertso moduan errezitatu daitekeen, bai programa informatiko moduan egikaritu daitekeen kode informatikoarekin egindako eduki literarioa da. Laburbilduz, gizakiek zein ordenagailuek irakur ditzaketen poesiak. Nolabait esateko, Kode-Poesia cyborg batek egingo lukeen artea izango litzateke. 

Adibide gehiago:

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago