Asteburua euskaraz algaraka igarotzea helburu duen ekimenean, gauero bi ikuskizun eskainiko dira, 20:00etan lehena eta 22:00etan bigarrena. Ekintza doakoa da eta sarrera librea tokiak bete arte.
Proposamena ostiralean, abuztuak 26, abiatuko da Ion Martinez “Txiki”ren “Mil a zien” ikuskizunarekin. Ostean Nomofobikak taldeak “Sarean kateatuak” antzezlana eskainiko du.
Larunbatean, abuztuak27, Bazen behin clown taldearen “Sexijentziak askatuz” ikuskizuna egongo da hasteko. Jose Cruz Gurrutxagak itxiko du irri asteburua “Umorea” bakarrizketarekin.